• Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundien udalekuak


  • Bizkaiko Foru Aldundiak: Udalekuak Jolas eta heziketa egonaldien programa 7 eta 13 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago. Guztira, 1.660 leku eskainiko dira 14 instalaziotan. Horietatik bi Uribe Kosta eskualdean daude: batetik, Bizkaia-Athletic izeneko jarduerak hartu ohi ditu Leioako Sarriena auzoko Askartza Claret (Atalaia) egoitzak; eta bestetik, Gorlizko hondartza ondoko aterpetxean ere egiten dituzte ekintzak. Aldundiaren Udalekuak 2012 programak bi modalitate ditu, euskarazkoa eta elebiduna, eta helburua da umeei gozatzeko eta autonomia pertsonala sendotzeko aukera emango dien jolaserako, ondo pasatzeko eta bizikidetzarako gune bat eskaintzea. Interesdunek martxoaren 23ra arte izan dute izena emateko epea, eta izena emateko edo informazioa lortzeko, Gazteria Zerbitzura jo daiteke, edo, bestela www.gaztebizz.com/udalekuak webgunera sartu behar duzue... -Gipuzkoako Foru Aldundiaren udalekuak: hiru lurraldeetako 7 eta 13 urte bitarteko umeei zuzenduta. Bi hizkuntza-ereduen artean aukera egin daiteke. Euskara aukeratzen duten parte hartzaileek beren taldekide zein begiraleekin euskaraz jarduteko gai izan behar dute. Eta hauek dira eskaintzen diren aterpetxeak


  • Euskal udalekuak: http://www.euskaludalekuak.org/Abaigar, Bernedo eta Goñi udalekuetan, uztailean. Izena ematea: martxoaren 17tik apirilaren 13ra bitartean.




  • Bilboko Gabriel Aresti euskaltegiak astebeteko edo aste biko barnetegiak antolatu ditu 16 eta 20 urte bitarteko gazteentzat, Bakaikun zein Bilbon, klaseak eta aisialdi jarduerak konbinatuz. Bilbon, bestalde, egunero bost orduko ikastaro trinkoak egongo dira uda osoan, buru-belarri ikasi nahi dutenentzat.





Udalekuak:

Bertizko Partzuergoak antolatutako ekimenean izen emateko epea martxoaren 12tik apirilaren 4ra zabalduko da.
Arantza Aterpeak, Beintza-Labaien aterpetxeak eta Bertizko Turismo Partzuergoak kanpaina aurkeztu dute.
Lehen Hezkuntzako 8 eta 12 urte arteko eta DBHko 12 eta 15 urte arteko mila ikaslerendako lekua eskainiko dute, 6 eguneko eta 5 gaueko egonaldietan, 10 aste aterpe bakoitzean