Kirolean euskaraz! Gida. Araban sortua hezitzaileei hainbat estrategi emateko helburuarekin. Ikusi BIDEOA

ZUZTARRETATIK AHORA:


Nerbioi-Ibaizabal bailarako euskararen ondare etnolinguistikoa batzeko eta ikertzeko Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballesko udalek sustatutako ekimena da. Eskualdeko herri-jakituria eta kultura tradizioa batu eta berreskuratzeko proiektua.


BENETAN MAITE NAUZU?
BERMEOTARREK EUSKARA ZENBAT MAITE DUTEN EZAGUTZEKO TEST-A

Bermeoko Udalak herriko guraso-elkarteetako amekin eta Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean kaleratu du.
Euskaldunok euskara erabiltzeko topatzen ditugun traba eta zailtasunei aurre egiteko argumentarioa landu zuten Bermeoko guraso-elkarteetako kideek urte hasieran. “Batzuetan, lotsagatik, edukazio falta dela pentsatzeagatik, erosotasunagatik… hizkuntza aldatzen dugu zenbait egoeren aurrean. Baina horretaz kontziente gara?”, galdetu du.
“Benetan maite nauzu?” galdetegiak gurasoek landutako argumentario hori du oinarri. Norberak egoera jakinen aurrean duen hizkuntza-jokabidearen inguruan hausnartzea da test-aren helburua, baita egoera horietan umorez jokatzen ikastea ere.
Galdetegian 10 galdera eta 3 erantzun posible daude eta erantzunak aukeratuta, euskara zenbat maite dugun jakiteko aukera izango dugu. Gai horren inguruan lanean jardun diren gurasoek banatuko dituzte galdetegiak datozen asteetan, euren lagunei, senideei, bizilagunei, lankideei, maitaleei...
__Galdetegia: BENETAN MAITE NAUZU?__


ZER IKUSI, HURA EGIN

Arrasateko udalak egindako bideoa: __http://vimeo.com/86978352__

Gaia: “Hizkuntza eredu izan: Zer ikusi, hura egin”


EUSKARABA - "EUSKARASTELEHEN: EMAN DISTIRA ZURE EUSKARARI"

Hizkuntzari buruzko bitxikeriak azaltzen dituzte hizkuntz kalitatea hobetzeko asmoarekin. Egitasmoa eta dokumentuak ikusteko sakatu: Euskarastelehen