TRIBUAREN BERBAK UNITATE DIDAKTIKOAK


Tribuaren Berbak' saioko materiala ikasgeletarako egokitu dute. Helbide honetan

http://tribuarenberbak.asmoz.org/index.html sekuentzia didaktiko hauek dauzkazue:



Euskararen tamaina / Zergatik ez dugu egiten? /Euskal babel / Batua eta euskalkiak

Jolas dezagun euskararekin / XXI. mendeko euskara/ Jendaurrean/ Eskolaz kanpo, aisian aise ...




EUSKAL TELEBISTAN EMANDAKO SAIOAK:




Tribuaren berbak atal guztien laburpena: hemen



BLOGA, EUSKALDUNOK EUSKARAZ :



EUSKARAREN ERABILERA GAZTEEN ARTEAN


13-14 urteko gazteen artean % 29k egiten du euskaraz eskolan. Euskararen inguruan egindako ikerketek esaten digute euskararen ezagutza hazten ari dela, haur eta gazteengan bereziki. Baina ingurura begiratuta, sarri entzuten ditugu gaztetxoak erdaraz kalean. Fenomeno hori aztertu du aste honetan Kike Amonarrizek gidatzen duen ‘Tribuaren Berbak’ saioak. Eskolan haur gehienek euskaraz ikasten badute, zergatik ez ditugu kalean horiek denak euskaraz aditzen?

Euskarak aisialdi egitasmoetara irten behar du: blogseitb.net/euskara/2014/0… @TriburarenBerbak @KikeAmonarriz

Telebistako saio osoa ikusteko: http://www.eitb.tv/eu/bideoa/tribuaren-berbak/2832983980001/3295393501001/gelatik-kaler



TRIBUAREN BERBAK SAIOA ERABERRITUTA


'**Tribuaren bloga**': bideo zerrenda

'Tribuaren Berbak' saioak beti ematen ditu aztertzen duen gaiari buruzko datu bitxi eta interesgarriak. Euskararen egoera esparru batean aztertzen du Kike Amonarrizek, gonbidatuen laguntzaz, programaz programa: dela kirola, kostaldeko euskara, Bizkaiko ezkerraldea, Iruñea, garuna, euskal musika, zientzia edo Internet, hamaika berezitasun ikasi dugu saio horietan. Horiek guztiak EiTBren ''Euskaldunok euskaraz' blogean biltzen joan gara astero, eta, orain, post guztiak aurkibide bakarrean bildu ditugu saioaren atarian bertan.


Lehen bi denboraldietan eskainitako saioak (2013-2014 eta 2014-2015) baitaEiTB Nahieran-en eta eitb.eus-en saio bakoitzak daukan esteka ere.