EUSKARAREKIKO MOTIBAZIOA


HELBURUA:


- Euskarari prestigio eman eta hizkuntza portaeretan eragiten saiatu:

  • Eredugarriak izan zaizkien pertsonaiak ezagutuz eta hauekin harreman zuzenak sustatuz

  • Pertsona hauen euskararekiko portaera, ibilbidea, arrakasta, naturaltasuna…ikustaraziz


1. GIZARTE ERREFERENTZIA DUTEN PERTSONEN JOKAERAK


Pertsonai famatuak, prestigiodunak, agintariak...




Bereziki eragina izateko:


- Pertsona horren euskararekiko ibilbidea, portaera erakusgarria izatea: euskaraz bizi, gozatu, ahalmena adierazi, hautu, eragiten duen pertsona dela zihurtatu

- Euskararen naturaltasuna, aberastasuna, baliagarritasuna, arrakasta … erakustarazi.

- Famatua eta hemengoa izatea askotan ez da nahikoa euskararekiko motibazioan eragiteko: adibidez, futbol entrenatzaile bat izatea.

JARDUERAK:


1. - Lanbide ezberdinetako profesionalak ikastetxeetara hurbildu (sukaldariak, ingeniariak, informatikariak, medikuak, aktoreak). Elkarrizketa prestatu eta egin.


2. - Idazleak ikastetxeetara programa: Liburua irakurri, elkarrizketa prestatu.



3.- Gizartean eskolaratzeko prest dauden beste batzuk, beraiekin harremanetan jarri eta gonbidatu postaz edo euren blogaren bidez.


4.- Beste pertsonai famatuak bideoaren bidez gelara ekarri:

- Bideoa ikusi, esandakoak jaso eta hausnarketarako galderak taldeetan erantzun, iritziak azaldu eta ondorioak atera.

- Gelako kideei, hitzez edo irudi bat eginez adierazteko, galdetu:

Zer da zuretzat euskaraz bizitzea?
Eta zuk nola bizi duzu euskara?

- Gelako horma-irudi batean edo bideoz jaso. Nahi izanez gero sozializatu ikastetxeko aldizkarian edo blogean txertatuz.

  • Baliabideak:

Zer da zuretzat euskaraz bizitzea? VIMEO
Kike Amonarriz: http://vimeo.com/31535743

Eta hik nola bizi dunk euskara?
Kirolariak:http://www.gaztezulo.com/ikamizka/bideo/706,
Musikariak: http://www.gaztezulo.com/ikamizka/bideo/711
Arrasateko bi gazte: http://www.youtube.com/watch?v=6ywtLlOAMho


5.- Kanpotik etorritako pertsona erreferenteak:

  • Ludger Mees. Nola iritsi zinen euskara horrela menperatzeko?


  • Baliabideak:
Euskaldun pakistandarra:http://www.youtube.com/watch?v=9T6VWb9pmcQ


6. - Atzerritar abeslariak euskaraz kantari:
  • Baliabideak:
Top euskaraz bideo bilduma: Gazteaukerabloga


7. - Pertsonai famatuen euskararekiko jokaera eta ibilbidea lantzeko apropos prestatutako irteerak, saioak eta materialak:
- Pertsonai horren biografia - ibilbidea landu / egin / aurkeztu
- Euskararen enbaxadoreak: munduaren mapan kokatu
- Artikulu bat irakurri
- Hitzaldi bat entzutera joan
- Lantoki bat bisitatu

8. - Haur Hezkuntza eta LMHren lehen zikloko ikasleentzat abeslariak, magoak, pailasoak, ipuin kontalariak, telebistako pertsonaiak … dira erreferente aproposak. Jaialdi, ospakizun eta hainbai ekimenetan haiekin gozatu.

PERTSONA ERREFERENTEEN ZERRENDA


1.200 kanta baino gehiago


  • Atzerritar famatuak abeslariak euskaraz abesten

Bilduma osoa hemen: Gazteaukerabloga
- Madonna, Kalakan: Open Your Heart’ and ‘Sagarra Jo’

- Joan Báez: Txoria txori (Mikel Laboa)

- Bill Peterson, aktorea: Goiko mendian (Jesús Guridi)

- Holandako abesbatza: Izar ederra (Francisco Escudero)

- John Kelly eta Maite Itoiz: Txoria txori ( Mikel Laboa)

- Kelly family: Agur Jaunak (José Olaizola Gabarain)

- Pablo Milanés: Txoria txori (Mikel Laboa)

- Lila Downs: Haurtxo polita
  • Beste atzerritar batzuk

- Ken zazpiren ilargia galeseko eskola batean

- Txoria txori japonesez

- Japoniar talde bat dantzatzen
Iñaki Pierola – ikasle taldea Youtube

Arlette OçafrainYoutube

Baztango dantza
  • Atzerritar euskaldunak

Said (Pakistandarra)




  • Nadia, Euskal Herrian bizi eta euskara ikasten dabilen bulgariarra

Pertsona famatuak: Lanbide profesionak. Hitzaldiak ikastetxeetan

Informazioa eta eskabideak (irailean): Ikas2deak.com

Garbiñe Lopez de Uralde, harrera familia

Amagoia Aizpuru, harrera familia
Estitxu Fernandez | telebista aurkezlea

Eñaut Elorrieta | abeslaria eta fisika irakaslea

Maider Yabar | zirku aktorea eta artista

Edorta Lamo | Sukaldaria eta disko jartzailea

Iratxe Esnaola | informatikaria

Kimetz Arana | artzaia

Miren Josu Omaetxebarria | biokimikoa

Uxue Alberdi | idazlea

Patxi uharte | komikilaria

Irati anda | eskaltzailea

Asier altuna | zinemagilea

Jon ander agirregoikoa | medikua

Maialen olano | moda diseinatzailea

Gaizka garitano | futbol jokalaria

Adur larrea | ikusentzunezkoak artista grafikoa

Itziar ituño | aktorea telebista, antzerki eta zineman

PERTSONA ERREFERENTEAK: Euskaraz bizi nahi dut. VIMEO


ZER DA ZURETZAT EUSKARAZ BIZITZEA?
Euskaraz bizi nahi dut, kanta
http://vimeo.com/43052335
Euskaraz bizi nahi dut, iruditan
http://vimeo.com/21806460
Kike Amonarriz, telebista aurkezlea
http://vimeo.com/31535743
LMHko neska bat
http://vimeo.com/39753539
Miren Amuriza,bertsolaria
http://vimeo.com/31536903
Maddalen Iriarte, kazetaria
http://vimeo.com/31536263
Castillo Suarez, idazlea
http://vimeo.com/31538512
Maika L. eta Txomin C. (Hasparne)
http://vimeo.com/31540261
Ruben Sanchez, (Gasteiz) Euskaldun berri
http://vimeo.com/53595455
Gurutze Maritorena, (Nafarroa)
http://vimeo.com/31541467
Itziar Aranburu, (Zarautz)
http://vimeo.com/31542412
Bittor Hidalgo, Donostia
http://vimeo.com/31543841



2014an, Koldo Almandozek irabazi zuen Euskaraz Bizi Nahi Dut film laburren lehiaketa “Garai berriak”. Bigarren saria Patxi Basabek eskuratu zuen, “Heda nazazu” lan honekin. Bideoak ikusteko sakatu hemen:euskaraz bizi nahi dut


2. INGURUNE HURBILEKO ERREFERENTZIAZKO pertsonen JOKAERAK:

familiakoak, hezitzaileak, gazte helduagoak, liderrak...


  • Euskara - hizkuntzen aurrean portaera bat, ibilbide erakusgarria duten pertsonak - taldeak:


- Gelako beste kidea(k) Ostalaritzako eskola Niklas Schöne: 'Alemanian euskalduntzat jotzen naute; hemen, alemaniartzat'




- Ikasle nagusiak - ikasle ohiak

- Ikasle batzordea - Ikasle talde eragilea

- Irakasle-tutorea. Beste irakasleak

- Euskal Girotze Barnetegiko monitoreak

- Familiakoak

- Eskolan diharduten beste batzuk, gelan sartzeko edo bere eremuan eragiteko prest daudenak: kirol eta
jantokiko monitoreak, bedela …

- Herriko / inguruko pertsonak: ondoko jatetxeko sukaldaria, herriko medikua, dendaria

- Maskotak (Haur Hezkuntza-LMH 1-2).

- ...

  • JARDUERAK:


1.- Ikasle ohiek hitzaldi bat eman bere esperientzia kontatuz: aurreko mailetan zeundenean, eskolatik unibertsitatera ikasketak euskaraz, lan mundura/ kirola

2. - Ikasleen arteko tutoretza: eskolako lehen egunetan harrera egin, ipuinak kontatu ..

3. - Ikasle nagusiak besteen aurrean egindakoak: aurkezpenak egin euskaraz/ euskararen ibilbidea konpartitu, ipuintxo bat antzeztu …

4. - Autobiografiak edo euskararen ibaiak egin (ikasle zein irakasleenak): Irakasleak ikasleen aurrean euskaraz bizitzeko duen gogoa, maila pertsonalean izan dituen aukerak, jokaerak, bizipenak … adierazi

5. - Ikasle baten euskararen ibilbidea egin, idatzi eta eskolako blogean txertatu.

6.- Ikasle talde eragileak (edo batzordeak) zerbait prestatu besteen aurrean edota beraiekin batera egiteko: esketxa, dantzak, jolasak, gin-kana, lehiaketa bat…

7. - Pertsonai euskaldun famatuen albuma - bilduma egin

8. - Gurasoen bisitak gai bat jorratzen ari denean: Euskaraz bizi edota bere lana euskaraz garatu/garatzen ari den amak-aitak-aitonak bere esperientzia, bizipenak, une garrantzitsuak konpartitzeko gelara ekarri.

9. - Sukaldeko monitoreak gela osoari errezeta bat (elikagaiarekin lotutako gaia) azaldu eta prestatu. Elikagaien piramidea azaldu.

10. - Herriko jatetxearen sukaldaria, medikua, suhiltzailea... ekarri.

BALIABIDEEN ZERRENDA

GAZTEAK ERREFERENTEAK

Zeintzuk dira gaur gazteen erreferenteak?
http://vimeo.com/43982437
Zer da niretzat euskaraz bizitzea?
LMHko neska
http://vimeo.com/39753539
Azterketak euskaraz egin (Baxoa)
**http://vimeo.com/38030015**
Unibertsitatean matrikula euskaraz
http://vimeo.com/12575915
93 Maite Larburu
http://vimeo.com/21758123

GURE IKASTETXEETAKO GAZTEAK

Lauro ikastola: gogoak bizipena
http://www.youtube.com/watch?v=qke-HlPqGa8
Lauro: pausurik pausu euskalakari
http://www.youtube.com/watch?v=W_Gq4zGwuMM
Lauro: “Hitzik gabe eratzen” kanta
http://bit.ly/XIAivp
Zamudio lipdap
http://www.youtube.com/watch?v=8u1VjQVk_Z8
Intxaurrondo hegoa, ikasleak. Euskaraz bizi nahi dut (dantza)
http://www.youtube.com/watch?v=ApJB2AA9TsQ


BESTE HERRI BATZUENTZAKO ERREFERENTEAK GARA:


Euskal Herrian gure euskararen alde bi urtero ospatzen dugun Korrikak badu anai iralandarra!!! Rith du izena, eta hau_ da ekimenaren webgunea. Horren helburua: bertako jendea irlanderaz hitz egitera animatzea!!! Bideoa hemen: Rith jaialdia: ezagutu Irlandako ‘Korrika’!