• NOLA ERAGIN HAUR ETA NERABEEK EUSKARAZ EGIN DEZATEN: Bideoa Haurren eta nerabeen euskararen erabilera areagotzeko klabeak aztertzeko jardunaldia antolatu zuen Elgoibarko Izarrak 2014an

  • EUSKARARI BURUZKO JARREREN LANKETA: eibz.educacion.navarra.es Irakaskuntza alorrean euskarari buruzko jarrerak lantzeko ezinbesteko webgunea da Motibazioa Sustatzeko Baliabideak izenekoa. DBHko ikasleen motibazio baikorra sustatu nahi dute eta oso ekimen interesgarriak batu dituzte (eta jarraituko dute batzen).


  • DBHKO IKASLEEN JARRERA LINGUISTIKOAK TESIA
    URTZI RUIZ DE AZUA ikasleak tesia egin du “DBHko ikasleen euskararekiko jarrera linguistikoak, motibazioa eta errendimendu akademikoa” gaiaren gainean.
    Gasteizeko institutuetan irakaslea izan da eta lan honetan DBHko gaztetxoeei euskara erabiltzea zergatik ez zaien erakargarri egiten aztertu du. Tesia lortu hemen:
    http://www.euskara.euskadi.net/appcont/tesisDoctoral/PDFak/Urtzi_Ruiz%20de%20Azua_TESIA.pdf


  • HIZKUNTZA JARRERAK ETA JOKABIDEAK IKASGELAN LANTZEKO PROPOSAMENAK G02 Irun. DBH tutoretza



  • MOTI- BATU TOPAKETA: NAGIAK ASTINDUZ - MINGAINA ASKATUZ
    Irailaren 10n eta 12an izandako topaketan sortutako material eta eduki guztiak jarri dituzte guztien eskura helbide honetan: http://www.lantalan.com/motibatu-topaketa . Bertan aurkituko dituzu: hitzaldietako bideo-grabazioak, lan taldeetako ekarpenak eta ondorioak idatziz eta bideoz grabatuta eta argazkiak.








  • NBA, NI BANAX ARABAKOA
    Ni banax arabakoak, pasa den azaroan Gerardo López de Guereñu bideo-lehiaketa antolatu zuen Arabako gizartean euskara izan duen lekua jakinarazteko. Bideoan jaso dituzte lurraldeko lekukotasunak, kontakizunak, esperientziak, bizipenak, pasadizoak edo ipuinak, zeintzuek euskarak inguruan duen presentzia eta transmisioa erakutsiko duten, eta familian zein gizartean, auzoan edo ondoko herrian hartuta; bai eta herri atsotitz, joko, kanta edo tradizioak ere.
    Bideotekan eskuragarri daude bideo guztiak: nibanaxarabakoa.com . Ikasleekin zein irakasleekin lantzeko materiala aproposa euskararekiko portaerak eta jarrerak lantzeko.

  • Izarren distira programa: Erakutsi zure talentoa! 12-18 urte bitarteko gazteei zuzendutako programa parte hartzailea da. Bertan nerabeak dira benetako protagonista eta sortzaileak. Talde lanari esker ikuskizun bat sortu, landu, kasting-ean aurkeztu, sortutakoa txukundu eta Nerea Alias-ek gidatutako final ikusgarri baten parte hartzeko aukera izango dute!! Informazio gehiago hemen: http://izarrendistira.com/


  • Hizkuntza harrerarako gidaliburua praktikoa EMUN Eskuliburua doan deskargatzeko hemen

  • Lan munduko euskara planetako langile euskaldunen jarduera, portaera eta motibazioak, pentsamendua garatzetik helburuak lortzera. Jose Ignacio (Joxpi) Irastortza Madariaga. Hainbat ideia eskola munduan aplikagarriak. Tesiaren ondorio nagusiak laburtuta Klusterreko Pablo Suberbiolaren eskutik:


  • HIZKUNTZ ESKUBIDEEN BEHATOKIAK HIZKUNTZ ESKUBIDEAK GAZTETXOEKIN LANTZEKO MATERIALAK hemen: behatokia.org

  • Iñaki Piérola Ken Zazpiren ilargia abesten ikusiko duzue bideo honetan: Galeseko Llanfairpwll-en eskola batean egon zen 2 hilabete 3. kurtsoko praktikak egiten. Bertako jendea Euskal kulturarengan adierazten interesa zela eta 5-6 kurtsoko (9, 10 eta 11 urte, ez zekiten euskaraz egiten) haurrekin kanta bat prestatzea erabaki zuen. "Abestia azken 2 astetan prestatu genuen eta azken egunetan, instrumentuak gehitu genituen; pianoa (irakasle bat), bateria (9 urteko haur bat) eta kitarra (ni neu).