Haur eta gazteentzako liburu gomendagarriak eta ahozko adierazmena lantzeko aproposak izan daitezkeenak:


  • Haur eta Gazte literatura, IRAKUR GIDAK: Mondragoi unibertsitateko taldeak urtero euskaraz argitaratzen diren liburu guztien liburuak irakurri ondoren, onenak aukeratu eta selekzio bat eskaintzen du, hemen duzue azken urte hauetan zabaldu dituzten liburu oso interesgarrien bilduma:
    • ZENBAKI BEREZIA: Haur eta gazte literatura irakur gida 2001-2014 (liburu oso gomendagarriak) pdf

  • Esketxak. Aizpea Goenaga : antzezlan laburrak dira, eskolan, lagunartean, taldeka egiteko modukoak. Liburu honetan lau aurkituko dituzue: “Medikuaren kontsultan”, “Arrantzan”, “Txoua” eta “Propultsio aerodinamikoaren kanporaketa”. Antzezlan hauek bizi egin nahi dute eta antzeztuak izateko zain daude. Talde-lanean ondo pasatzeko eta ikusleei barrea eginarazteko tresnak dira. Izan ere, testu hauek zuen lokomotora martxan jarri eta jendea bidaia xelebre batean eramateko trenbideak dira. Zenbait egoeratan gertatzen diren katramilak proposatzen dizkizuet. Hortik aurrera, ordea, zuena da zeregina, zuena lana: pertsonaiak sortu, jantziak eta pelukak bilatu, agertokia apaindu, entsaioak antolatu, eta batez ere… antzeztu! Garbi izan gogoa dela, jokatzeko gogoa, antzerkia egiteko behar den gauzarik garrantzitsuena. Atera beraz barruan duzuen antzezle porrokatu hori, eta ekin antzezteari!


  • Euskarari ekarriak: 900 idazle eta 2.200 idazlan. Armiarma.com atariaren ekimen berri bat. Munduko literatura euskaraz. Eta hilero, liburu osoak online.

Literatura orokorrean:


IDAZLEAK: