Lanbide Heziketa gune interesgarriak:

LANBIDE HEZIKETA ZERGATIK EUSKARAZ?


LAN MUNDUAN ERREFERENTEAK



IRALE, R 400 IKASTAROAN EGINDAKO MATERIALAK.


LANBIDE HEZIKETAKO FAMILIAK

Ikusi familia bakoitzean egin diren lanak:



2016. URTEAN EUSKARARA EGOKITU DIREN MATERIALAK .

LH mat 1.jpg


LH mat 2.png

LH mat 3.jpg

LANBIDE HEZIKETAN ERREFERENTZIAZKO BALIABIDEAK:

Batxilergorako pentsatuak badaude ere, baligarriak zenbaitetan Lanbide heziketarako.
  • Kimika, Kimikan, saiakuntza fisikotan erabilgarria den informazioa

  • Kimika eta teknologia, Kimikako zenbait ppt, ariketa etab; tekonologia arloan lantzekoak ere saikuntza mekanikoak: gogortasuna,....ingurumena ere lantzen da

  • Magnitudeak eta unitateak lantzeko , dinamika eta zinematika landu behar duten ikasgaiak ere, magnetismoaz zerbait hitz egiten du

  • Segurtasuna,

  • FOL Administrazioa, Agiri ereduak

  • Gai desberdinak, consumer aldizkaria. Gai ezberdinak jorratzen ditu.Sarritan, lanbide heziketan lantzen diren gaiekin lotura zuzena dute eta gelan erabiltzeko baliagarriak dira.

  • Jakinbai.com: Lanbide Ekimena proiektuaren helburua da Lanbide Heziketarako materialak euskaratu, eta Interneten erabiltzaileen eskura jartzea, formatu elektronikoa erabiliz. Materiala fitxategiak doan deskargatzeko norberak erregistro egitea beharrezkoa da.

  • Jakinbai.eu plataforma berria.

  • Hiru Telebista Euskadiko Etengabeko Ikaskuntzaren Telebista da. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren ekimena da eta 2009ko apirilean ekin zion bere ibilbideari.Bere protagonistak Euskadiko Lanbide-heziketa Zentroetako irakasleak eta ikasleak dira.

BERRIAK:

  • Lanbide heziketa iraunkorra euskaraz sustatzeko kanpaina IMH-n:Enpresek langileentzat duten beharrei erantzuteko antolatzen dituzten ikastaroak euskaraz ere izan daitezen abiatu du Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak (IMH) kanpaina berri bat. Horretarako, prestakuntza teknikoa eta giza baliabideen inguruko trebakuntzari buruzko katalogo bat kaleratu du, euskara plana duten enpresei aurkeztu eta proposamenak lantzeko. Honez gain, IMHk Euskal Herrian topagune bat sortzea bultzatu nahi du eta lanbide heziketako ikastetxeen artean sare bat sortu, enpresentzat euskaraz eskainiko duen prestakuntza teknikoaren hornitzaile sarea, hain zuzen.

  • Laneki-k, Lanbide Heziketa sustatu eta hobetzeko Elkarteak, Laneki Hiztegia aurkeztu du. Lanbide Heziketarako eta arlo tekniko eta profesionalerako berariaz sortu den euskarazko lehen online hiztegia da.


    Tresna berritzaile horren helburua LHri buruzko informazioa gizartearen eta edozein erabiltzaileren esku jartzea da, eta, era berean, gizartearen eta euskararen garapenaren alde egitea da.


    Hiztegia teknologia berrien aldeko apustu garbiaren emaitza izan da. Ekinean hasi aurretik, hamar urte eman dira lanean, eta, ibilbide horretan, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza izan da. Hiztegiak 5.600 kontzeptu inguru hartzen ditu barnean. Terminoei dagokienez, euskarazkoak 5.900 dira, eta gaztelaniazkoak 5.600. Aipatutako terminoei lotutako kontzeptuak, bestalde, 129.359 dira. Informazio gehiago: erabili.com

Heziketa Teknikoko elkartea: hetel.org



OSTALARITZA:



PRESTAKUNTZA:

  • Ostalaritzan zerbitzua euskaraz emateko "on line" ikastaroa: ostalaritzako zortzi alderdi nagusi hauek kontuan hartu dira eta, horien arabera jarri dira gaiak: Harrera, Edariak, Pintxo eta anoak, Ogitartekoak, Menuak, Prezioak, Tresnak eta Errotulazioa. Informazio gehiago hemen

ERREFERENTEAK:

  • Ostalaritza: solasaldiak Andoni Luis Aduriz, bigarren orrian txostenaren azala. Administrazioa euskaraz 2014, urtarrila, 83. zk.

ESPERIENTZIAK ETA MATERIALAK:


- Jatetxe, taberna eta kafetegien Hiztegia

- Euskaraba.com blogean:


- "Euskarastelehen eman distira zure euskarari"

Bertan egin dituzten azalpen dokumentuak aurkitzen dira. Hemen duzue bat adibide moduan:

- Giro onean ostalaritza euskaraz:

A5 - A5 horizontala - A4 - A4 horizontala - A3 - A3 horizontala