Itzulpen zerbitzuak



Euskara hizkuntzaren gaineko kontsultak:


  • IRALE KONTSULTA-ZERBITZUA

    Bost atal nagusi ditu:
    • Hizkuntzaren gaineko zalantzak argitzekoa.
    • Testu laburrak zuzentzekoa: azterketak, ariketak, eskola-idazkiak...
    • Irakasleen ahozko jarduera labur bati dagokion testua edo grabazioa aztertzekoa.
    • Euskaratutako testu laburrak zuzentzekoa: azterketak, ariketak, eskola-idazkiak...
    • Euskarazko baliabideen berri ematekoa.
    • Horrez gain, «Idazki ereduak» atalean, ikastetxeetan erabiltzen diren idazkien ereduak eskaintzen dizkizugu: bilera-deiak, oharrak, jarraibideak, ikasleen gurasoentzako gutunak…
    • Kontsulta egiteko pausuak
  • Labayruren hiztegi kontestuduna "on line". Ahozko erregistroari lekua egin diote eta adierak kontestuaren barruan ikusteko aukera ematen du.

  • IVAPeko estilo liburua:
  • Azpidazki : webgunean EHUko administrazio eta zerbitzuetako langileei begira sortu duten orri hau duzue. Euskara zerbitzu-hizkuntza izanik, administrazio eta zerbitzuetako pertsonalak erabiltzeko gomendio, arau eta baliabideak biltzen ditu webgune honek, modu arin eta erabilgarrian jasota.

  • LETRA LARRIAK erabiltzeko irizpideak liburua

  • EHULKU: EHUn euskararen erabilera zuzena eta egokia bultzatzeko zerbitzua, EHUko irakasleei eta langileei eskainia.

  • Ehureka aholkuak: lanean euskaraz erosoago egiteko: Iaz Azpidazkiren bidez, lanean euskaraz erosoago egiteko hainbat aholku eman dituzte. Orain horiek denak batera jarri dituzte dokumentu bakarrean.

Ahoz zein idatziz lanean euskaraz erosoago egiteko aholkuak dira:

  1. - telefonoa hartzerakoan,

  2. - aurrez aurreko ahozko elkarrizketetan,

  3. - on line dauden baliabideak, hiztegiak eta

  4. - mezu elektronikoak idazterakoan.

  • Kerman mintzalagun bila ETB programako bideo guztiak hemen: etb.com edota ikabil (material osagarria ere)


Ikasketak jarraitzeko kontsulta:

  • IPARRORRATZA . Batxilergoko ikasle askorentzako unibertsitaterako saltoa emateko garaia da. Horrekin batera datoz azken orduko zalantzak, Bolognako prozesuak ekarri dituen aldaketak, selektibitateko berrikuntzak,... kezka hauek bideratzen laguntzeko Unibertsitatea.net atariko Iparrorratza orientazio-zerbitzua duzu. Doakoa da, pertsonalizatua, on line eta euskaraz.

Entziklopediak:

  • Zientziari eta teknologiari buruzko Elhuyar ENTZIKLOPEDIA Zientziaren eta teknologiaren arlo guztiak biltzen dituen lehen euskarazko entziklopedia da. 23.000 kontzeptu ingururen definizioak eta horien ingelesezko, gaztelerazko eta frantsesezko itzulpenak eskaintzen ditu lanak. Gainera, informazio gehigarri ugari du.