BILDUMAK, KANTUTEGIAK, WEBGUNEAK










  • YOUTUB-en gehien ikusitako 10 euskal kantuen zerrenda Zein da lehena? "Maite zaitut" kanta da. 1.000.000 bisitari baino gehiago izan dituena da.






  • Hemen aurkituko duzu beste kanta bildumatxoa


  • Eusko medioa kultura topagunea. Bost mila partiturez osatutako kantutegia. Kantu bakoitzeko deskribapen zabal bat --izenburua, jasotze lekua eta data, letra, eta abar--, partitura, eta musika MIDI formatuan jasotzen ditu.






  • Badok.info, euskal kantagintzaren ataria: sarrera, historia, biografiak, diskoetxeak, idatzizkoak, bideoak, kantak ...Euskarazko 13.000 kanta doan entzuteko aukera dago. Euskal musika aldean eraman daiteke gaurtik aurrera Badok-en aplikazioari esker. Dagoeneko eskuragai dago Google Play eta Apple Store dendetan. Dohainik deskargatu daiteke. Aplikazioa Badok Berriaren Euskal Musikaren atariak eskaintzen duen zerbitzua osatzera dator. Badok egokitu egin da eskuko gailuetan erabilgarriago izateko, azken batean, euskarazko musika entzuleengadik eskurago egoteko.


  • EuskaratikEUSKARARI Euskaraz KANTATUTAKO KANTAK
    Oso kultura gutxi daude munduan egile ezezagunek egindako horrenbeste kantu daukanik. Horiei 'kantu herrikoiak' esaten zaie. Ahoz-aho trasmititzen dira.
    Tumatxak programa honetan Zuhaitz Gurrutxagak euskara gaia duten kantak eta hauen sorreraren inguruko azalpenak aurkezten dizkigu. Historian zehar euskara komunikazio hizkuntza izateak ez duela beti erraza izan eta garai hauetan musikariek euskararen abangoardia izan direla azaltzen du, besteak beste.
    Ordu beteko grabaketa da, osoa nahiz zatika ikasleekin erabiltzeko baliabide interesgarria.
    Bideoa ikusi hemen: http://www.eitb.tv/eu/bideoa/tumatxak


  • KARAOKEAK: gaur egun gune birtualetan karaoke asko daude euskaraz, eta hori dela eta askotan kanta “ezagun” baten bila hurbiltzen gara eta topatu ere egiten dugu. Baina nola bilatu ezagutzen ez dugun kanta edo abeslaria? Horretan laguntza izateko hemen duzue Gabi de la Mazak, egin dituen karaokeen zerrenda, bertan kanta PILO duzue. Aprobetxatu altxor hau ikasleen artean euskal musika zabaltzeko: KARAOKETEKA

  • Haurren munduko hiztegi txikia hiztegia, lo kantak, jostatzeko kantak, dibertitzeko kantak. Nafarroako Gobernua, Juan Inazio Lizarraga eta Itziar Azpirotz. Material hau haurtzaindegietan eta haur eskoletan ari diren langileen euskarazko prestakuntzaren fruitua da.




  • www.badok160 biografia inguru, 1.000tik gora disko, DVD eta libururi buruzko informazioa, 270 diskotako hitzak jatorrizko diseinuarekin, ehunka argazki, 300dik gora kantu, 16 diskoetxeren biografia laburrak, bibliografia bat, bideoak eta gure kantagintzari buruzko azken albisteak aurkituko dituzu bertan.




  • enekantak.com
    Ene kantak, Nerea Urbizuk eta Urko Oskoz irakasleek burututako lana da. 19 abesti dituen Cd eta DVDan 16 berriak dira. Kanta bakoitzak bere koreografia du eta DVDan abesti bakoitzari dagozkion mugimenduak ikus daitezke. Denak haur eta lehen hezkuntzarako kantak dira.



  • GABON KANTAK Ikasmus





ABESLARIAK ETA TALDEAK



JARDUERAK



  • EUSKERAZKO TALDE EDO ABESTI BATEN PARODIA Euskeraren erabilera bultzatzeko asmoarekin Buruntzaldea eta Oarsoaldeko Udaletako Euskara Batzordeek esketx lehiaketa, 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendua, antolatu zuen. Parte hartzaileek parodia bat egin beharko dute, euskarazko musika talde edo abesti batena. Letra aldatzea da baldintzetako bat; eta bestea, abestiaren edo taldearen arabera mozorrotuta edo karakterizatuta antzeztea. Ekimen honekin bilatu nahi dena da gazteen artean euskera erabilera sustatzea: «hizkuntza arlo guztietara eraman nahi da, eta oraingoan umorea izango da ardatza. Informazio gehiago hemen: Urumeako Kronikan