Hausnarketa egiten lagunduko duten materialak:

Hizkuntza batek historian zehar izandako bilakaera edo gaur egun duen egoeraz norberak dituen usteek hizkuntza hori erabiltzeko motibagarri edo desmotibagarri bezala joka dezakete. Era berean, egoera zehatz batean edo pertsona zehatz batekin hizkuntza bakoitza erabiltzeko kalkulua egiten dugu. Bakoitzaren aurreiritzi soziolinguistikoetan oinarrituta: euskaraz dakiela edo ez dakiela suposatutzat ematen dugu, leku horretan euskaraz hitz egiteko ohitura izango dutela edo ez...

EGOERA SOZIOLINGUISTIKOAREKIKO GIZARTE PERTZEPZIOA


  • Euskararen bilakaera historikoari buruzko pertzepzioa
  • Euskararen egungo egoera soziolinguistikoari buruzko pertzepzioa
  • Euskararen etorkizunari buruzko pertzepzioa
  • Euskararen erabileraren aurrean dauden jokaera eta jarreren pertzepzioa


Euskararen etorkizunari buruzko pertzepzioa



  • Euskara gu gara eta gu goazen tokira eramaten dugu:Euskalgintzaren aurrerabideak youtube.com. Jon Sarasua eta Lorea Agirrek euskalgintzaren aurrerabideetaz dihardute. Motibazio adarrak, paradigma berriak, botere publikoen eta gizarte zibilaren papera, naziogintza eta estatugintza...


Zer dakite, nola baloratzen dute, nola heldu da egoera honetara ...
Informazio objetiboa zein urria den ikusarazi, egoera hobeto ezagutzeko hurbilpenak egin, pertzepzioa osatu eta aberastu

Euskararen erabileraren aurrean dauden jokaera eta jarreren pertzepzioa:




  • "Heziak gainditzen" filma, arteman.org . Iraupena 25 minutu. Txatxilipurdi elkartearen ideia. Jon Maiaren eta Gorka Etxaberen gidoia. Helburu hauekin eginda:
- Euskara hurbiltzeko ahalegina egin zutenei eta egiten direnei esker ona adieraztea
- Hizkuntza transmisioaren garrantzia azpimarratzea

  • "Bidaia intimoak", argia.eus Euskara ikasteko erabakiak eta prozesuak. Iraupena Ordu bete eta 10 minutu. Orio Produzioak, Egileak Jon Maia eta Eriz Zapirain.


  • BADU BADA ERAKUSKETA. Oso era bisualaz eta erakargarriaz egindako erakusketa da. Lanketarako hainbat datu eta informazio interesgarriak eskaintzen ditu lau hizkuntza hauetan: euskaraz, frantsezez eta gaztelaniaz eta ingelesaz. Eduki hauek lantzeko materialak:

  1. - Hizkuntza bizirik da... errespetatua bada, idaztzen bada, ikutzen bada,...
  2. - Euskara munduan: euskara Europako 68 hizkuntzetako bat da
  3. - Euskararen iraupena, "Egiazko misterioa euskararen iraupena da ez jatorria" (Mitxelena), euskararen hedapen geografikoa
  4. - Euskararen herri: euskalkuna euskara duena da. Ezagutu euskaldunak: Eremu politikoa, euskaldunak, hizkuntza komunitatea
  5. - Euskararen kalea: Erabili, maitatu, ikasi irakatsi


  • NBA, NI BANAX ARABAKOA
    Ni banax arabakoak, pasa den azaroan Gerardo López de Guereñu bideo-lehiaketa antolatu zuen Arabako gizartean euskara izan duen lekua jakinarazteko. Bideoan jaso dituzte lurraldeko lekukotasunak, kontakizunak, esperientziak, bizipenak, pasadizoak edo ipuinak, zeintzuek euskarak inguruan duen presentzia eta transmisioa erakutsiko duten, eta familian zein gizartean, auzoan edo ondoko herrian hartuta; bai eta herri atsotitz, joko, kanta edo tradizioak ere.
    Bideotekan eskuragarri daude bideo guztiak: nibanaxarabakoa.com . Ikasleekin zein irakasleekin lantzeko materiala aproposa euskararekiko portaerak eta jarrerak lantzeko.



  • Euskararen egoera, hizkuntz politikak, gizarte mugimendua... Hau da, euskararen normalizazioari buruzko edozein gaik izango du lekua hemen.kanalak.berria.info/euskara


  • HIZKUNTZA ESKUBIDEAK: Pep Guardiola

    Gaizka Garitanori (Eibar futbol Taldearen entrenatzaileari) igandean__Almerian gertatutakoaren berri,__segur aski, izango duzue; oihartzun handia izan baitu era askotako hedabideetan (baita__The Guardian-en ere__)
    Horren harira egindako adierazpenen artean __Pep Guardiolak esandakoak__azpimarratu nahiko nituzke, seny handia islatzen dutela iruditzen baitzait:
    "Goiz edo berandu lortuko dugu mundu guztiak ulertzea mundu guztian hitz egin daitezkeela dauden mila hizkuntzetan". ... "katalanez hitz egiteko eskubidea dugu, ez hizkuntza ko-ofiziala delako, hizkuntza delako baizik"
    Adierazpenak, katalanez, euskarazko azpi-tituluekin argiak YouTuben duen kanalean dituzue:__https://www.youtube.com/watch?v=vwoqJZDxbHU__




  • Euskara jendea proiektuaren tailerra: gure hizkuntzaren historia dokumentala


  • Euskara Jendea liburuak, Xamar. Pamiela 2006: Nola bizi izan du gure jendeak euskara? Zein izan da hizkuntzaren bilakaera? Nola ikusi izan dugu geure burua? Nolakoak izan dira etorri edota iragan diren herri/kultura desberdinekiko harremanak? Nola ikusi izan gaituzte?...

Aurreiritziak:




Zer iritzi dugu jendearen jokaeraz?




  • IKA MIZKA. ETA HIK NOLA BIZI DUNK EUSKARA?
    Gaztezulok, EHUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Ika-mizka ekimena antolatu dute elkarlanean, gazteen artean euskararen beharraren inguruko kontzientziazioa pizteko eta erabilera sustatzeko. Esparru ezberdinetako aurpegi ezagunek hartu dute hitza eta zenbait bideotan, bildu dituzte. Informazio osoa: erabili.com


  • HIZKUNTZAREN KEINUA: liburu honetan 25 idazlek eta 25 ilustratzaileek euskaraz bizitzeko nahia eta hautua islatu dute, bakoitzak nahi izan duen forma edo generoa erabili du: ipuina, narrazioa, olerkia, istorio, oroitzapen, edota hausnarketa. Informazio gehiago liburuari buruz: zuzeu

  • Euskaraz bizi nahi dut - FILM LABURREN LEHIAKETA: 8 film saridun hauek 10 minutuko iraupena dute eta gaia euskaraz bizitzeko nahia. Lehen saria "Musika airean" eta accesit-ak: "Hogeitalau ordu emakume euskaldun baten bizitzan" eta"Zer da niretzat euskaraz bizitzea"

  • Kutxako Berde-berdea proiektuaren barruan, Hizkuntza Ekologia izeneko lana argitaratu dute. Lan hori www.berde-berdea.netorrialdean dago ikusgai, hiru hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.
    Lanaren oinarria 16 minutuko flash-film bat da, eta hiru zati ditu: Munduko hizkuntzen aniztasuna; Euskal Herriko hizkuntza-aberastasuna; Eta norberak, zer? Horrrekin batera, hainbat jarduera eta baliabide eskaintzen ditu.
    Hau du helburu nagusi: hizkuntza gutxituen inguruan hausnartzea eta euskararen aldeko jokaera bultzatzea.
    Horretarako, natura-ekologia abiapuntu dela, zenbait galdera planteatzen ditu: Bada loturarik ekologiaren eta hizkuntzen artean? Espezie biologiko guztiak babesten ditugun eran, ez genituzke hizuntza guztiak ere babestu beharko? Ekologista sentitzeak ez gintuzke hizkuntzak babestera eraman beharko? Zein jarrera izan behar dugu norbanakook?

  • Bideoa: Hizkuntza-ekologia. Badu bada. Itsaso Olaizola, Belen Uranga e Iñaki Martinez de Luna

  • Hizkuntzak munduan. Hizkuntz ekologiaren diskurtsoa, Amaia Antero eta Iñigo Iñurrategi

  • Hizkuntzen heriotza - La muerte de las lenguas, David Cristal. liburuaren berri, Itziar Idiazabalen eskutik.
  • Hizkuntzen osasunari beha, Imanol Esnaola. David Crystal-en La muerte de las lenguas (Crystal 2001) liburuko lehen atalaren laburpena. Zer egin behar da hizkuntza bizirik eta osasuntsu izateko? David Cristal. Habe 397


  • "Entzuten ez diren hizkuntza gutxituak" erabili.com-en: ikusgarria Negua joan da ta Zea Mays talde bilbotarraren abestiaren bideoklipa, Ainhoa Moiuak euskaraz eta eskueraz interpretatua. Gorren hizkuntza beste modu batez ikusteko aukera ematen digu, baita gurean dugun bestelako elebitasunaz ohartzeko ere.

  • Ikasleen eskola giroko hizkuntza erabileraren azterketa: ARRUE PROGRAMA Zergatik da ikasleen euskara-erabilera den bezalakoa? Arrue programan erabilera gai hori aztertzeko tresneria garatu ondoren lau ikasturteetan ibili da eskola-giroko euskarazko erabileraren eta ikasleen beste ezaugarrien edo aldagaien arteko loturak nolakoak diren aztertertzen.


  • Euskara berreskuratzeko klabeak eta hizkuntzen teoria soziala, Jose Maria Sanchez Carrión, Txepetx
  • un futuro para nuestro pasado.ppt
    un futuro para nuestro pasado.ppt
    un futuro para nuestro pasado.ppt

  • Hizkuntzen bizitza eta heriotza Carme Junyent
    Junyent.pdf
    Junyent.pdf
    Junyent.pdf
  • Elkarrizketa: Carme Junyent. Bartzelonako Unibertsitateko katedraduna Soziolinguistikan eta hizkuntzaren ekologian aditua. Elkarrizketa honetan zehar guztiz jakingarriak diren hamaika gai aipatzen dira: munduko hizkuntzek daramaten prozesua, hizkuntzarik ahulenei aurre egiteko modua eta hizkuntzen ikaskuntza; hizkuntzak ikasteak duen abantaila; hizkuntzaren ikuspegi ¿instrumentala¿; hizkuntzen urte europarra; Europa mailako hizkuntza planifikazioa; Generalitatearen hizkuntza politika; euskararen berreskurapen eta normalizaizioak daraman bidea; globalizazioa¿ Oro har, elkarrizketatuak hizkuntza gutxituek duten etorkizunari buruzko kezka agertzen du, batez ere, teknologia berrien hedapenak hizkuntza uniformizaziorako aukera berriak sortzen dituelako. Horretan oinarrituz, tokiko hizkuntzak ikastearen aldeko aldarria egiten du. Biziki kezkaturik agertzen da, beraz, hizkuntza ordezkapen prozesuekin, katalanak bizi duen kasuaz, esaterako, datu esanguratsua aipatzen du. Euskararen prozesuaz berriz, irakurketa ona egiten du eta egindako bideaz aldeko iritzia agertzen du.

  • Eurominority Estaturik gabeko nazioak eta nazio gutxiengoak Europako gutxiengoen elkartea






  • Euskararen erabilera ez sexista: erabiltzen da edo erabil daiteke euskara desegoki generoari dagokionez? Euskaran ere badaude hainbat aspektu "generoa" tindatuta daudenak eta honek hausnarketa merezi du. Dokumentua, emandeak argitaratuta: hemen


  • AMERIKANUAK 90 minutuko iraupena duen dokumentala da, bertan, Amerikako Estatu Batuetako mendebaldean, Elko-n (Nevada) bizi diren euskaldun etorkinen egunerokotasuna islatzen da. Ikuspuntu errealista batetik munduko euskal diasporaren zati baten egoera erakusten da.


  • MUNDU BAT GALZORIAN
    Unescok munduan arriskuan diren hizkuntzen atlas berritua kaleratu du berriki. Beste bi atlasetan bezala, euskara arriskuan diren hizkuntzen artean zerrendatu dute hizkuntzalariek. Berez, bost arrisku maila bereizi dituzte, eta euskarari arriskurik txikiena eman diote. Baina, salbuespen batekin: Ipar Euskal Herriko egoera. Hain zuzen ere, egoera ahulean dago euskara, oro har; baina Iparraldeko kasuan, oso arriskuan. Horrek zer esan nahi du? Unescoren arabera, aitona-amonek hitz egiten dutela; gurasoek ulertzen dutela, baina ez dutela erabiltzen, seme-alabekin ere ez. Osoa irakurtzeko berria egunkarian


  • Hizkuntza bat arriskuan dagoela adierazteko kontuan hartu beharreko alderdi nagusia honakoa da: hizkuntza horren hiztunen seme-alabek beste hizkuntza bat bereganatzea (normalean ingurune sozialean eta kulturalean nagusi den hizkuntza) edo ama-hizkuntza erabiltzeari uztea, erabilera orokorrago beste hizkuntza batzuen mesedetan


  • "Hizkuntza gutxitua" historiaren uneren batean bazterketa, jazarpena edo debekua jasan duen hizkuntza da.


  • Interneteko lau orritik hiru ingelesez daude idatzita, baina zibernauten %50en baino gehiagoren ama-hizkuntza ez da ingelesa, eta ehuneko hori gero eta handiagoa da.


  • Munduko biztanleriaren %11k soilik du Interneterako sarbidea, eta internauten %90 herrialde industrializatuetan bizi da.


  • Munduko hizkuntzen %90 baino gehiago ez dago Interneten ordezkatuta (munduko biztanleriaren %4k mintzatzen dituenhizkuntzak dira).