BALIABIDEAK / ESPERIENTZIAK:


DOKUMENTALAK, BIDEO GRABAKETAK:


  • Geuk be ondarrutarrez!: BIDEOA

  • Euskara munduan: Zein da euskararen erabilera eremua? Zein dira euskaldunon hizkuntzaren mugak? Euskal Herria Euskararen herria bada … ez al da gure herria uste baino handiagoa?
    http://www.euskaramunduan.com/


  • Hamaika hizkuntza, borroka bakarra. Zaindu maite duzun hori. Bideo laburra zuzeu.eus


  • Telmo Esnal eta Asier Altuna eta Zurriola antzerki eskola. Gazteekin hausnarketa egiteko 3 dokumentala hauek egin dituzte:
  • Guk ere euskaraz_1, Zertarako daukagu ez badugu erabiltzen?
  • Guk ere euskaraz_2, Aberatsa erabat gure hizkuntza
  • Guk ere euskaraz_3 ¿Tu madre es andereño?
  • Ordiziako Jakintza Ikastolako Batxilergoko ikasleak prestatutako bideoa ENE 2010 ospatzeko. Gora Euskararen nazioarteko Eguna!!!

ARTIKULUAK:


  • "Ezin banauzue egunero maitatu, ez iezadazue egun bakarreko oparirik egin. Ez bazaudete nigatik egunero borratzeko prest, ez itzazue armak egun bakarrerako hartu. Ni hiltzen uzteko erabakia hartu baduzue, gutxienez utzi iezadazue duintasunez hiltzen". ZORIONAK ZUEI, Julio Soto, erabili.com

  • Euskara euskal olerkari eta bertsolarien hizketan, Calameo



KANTAK:



WEBQUESTAK:


  1. - Lehen Hezkuntza: pertsonaien peskizan, eskolarteko jolasa Iñaki Biainek, Irungo Berritzeguneko HNTa
  2. - DBH: berriren berri, eskola aldizkaria prestatzen Iñaki Biainek, Irungo Berritzeguneko HNTa

KANPAINAK - LEHIAKETAK - JOLASAK:

  • Euskararen Egunerako 10 proposamen EMUNek garatzen dituen euskara planetan hainbat gauza egiten dituzte Euskararen Egunera begira. Egun horretarako 10 ideia proposatu zituzten, egin ziren 10 ekimen

  • NBA: NI BANAX ARABAKOA. Eman botoa zure gustuko bideoari!
    Azaroaren 15etik 25era bideorik kuttunenari zure botoa eman ahal diozu. Pertsona bakoitzak boto bana. Boto emateko webgunean erregistratuta egon behar zara. Erregistratu ondoren, BIDEOTEKAra jo botoa emateko. 300 opari ditugu botoa ematen duten lehenengo 300 lagunentzat!
    Boto gehien jasotzen dituen bideoak aparteko saria izango du! Sari banaketa:
    abenduaren 3an

  • Euskarazko HORMAKINEN nazioarteko I. lehiaketa: Sasiburu Barakaldoko euskaldunen elkartea


  • NIK ERE EUSKARAZ: Donostiako Udaletxeak abiadan jarri duen kanpaina da. Nik ere euskaraz: milaka aurpegirekin egindako mosaikoa osatu. Argazkia jartzeko sakatu hemen

  • Euskarari begiratzeko moduak ARGAZKI LEHIAKETA. Egizu taldea. Informazio gehiago elorrio.net-en

  • Euskararen Ginkana Donostiako Euskararen Udal patronatua


  • EUSKAL EMAKUMEAK. Eusko ikaskuntza : Euskal Herriko historia, era batean edo bestean, markatu duten emakume guztiei omenaldia egin nahi izan diete. Horretarako, Eusko ikaskuntzako bazkidea den Lola Valverde Lamsfus, Euskal Herriko Unibertsitatean Historia Garaikideko irakasle eta emakumearen gaietan adituaren laguntza izan dute. Hura izan da Euskal Herriko historian, aztarna utzi duten emakumeen hautaketa egiteko arduraduna. Bestalde, aurreko urteetan bezala, Euskararen aldeko babes mezua uzteko aukera ematen dizugu ere.

  • Bideoklip lehiaketa: "hau bai airea euskara gurea" leloa. 5-10 minutuko iraupena, taldea 10 lagunek osatu ahal dute, bideorik onena ekitaldi nagusian ikusgai, bideoaren amaieran taldekideen izenak agertu behar dira. Euskarazko irakasleari eman pen drive batean, azaroaren 24a bideoak jasotzeko azken eguna.


  • Euskal kulturaren inguruko argazki lehiaketa: DBHko ikasleei zuzenduta. Euskara erabiltzeko konpromisua. Argazkiak sortzen duen sentimendua (gutxienez 20 hitz).

  • Maitasun gutunen lehiaketa

  • ESKETX LEHIAKETA: EUSKARAZKO TALDE EDO ABESTI BATEN PARODIA: Buruntzaldea eta Oar­soaldeko Udaletako Euskara Batzordeek antolatu dute. Esketx lehiaketa, 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendua. Parte hartzaileek parodia bat egin beharko dute, euskarazko musika talde edo abesti batena. Letra aldatzea da baldintzetako bat; eta bestea, abestiaren edo taldearen arabera mozorrotuta edo karakterizatuta antzeztea. Ekimenaren helburua: gazteen artean euskera erabilera sustatzea, «hizkuntza arlo guztietara eramatea, umorea ardatza izanik. Informazio gehiago hemen: Urumeako Kronikan




LIP DUB-AK




IKASTETXEAK


  • Deustu eta San Inazioko ikastetxeak: 2015ko urtean "eizu ein" leloa izan dute, Hemen dago Kontserbatorioan egin duten ekitaldiaren laburpen-bideoa.
  • DBH eta Batxilergoko ikasleak Guggenhein aurrean euskararen egunean abesteko eta dantzatzeko elkartu dira. Ikusi, hemen

  • Donostiako LA SALLE: 2015 euskara egunean familiei eskatu diete aurtengo euskararen leloarekin argazkia ateratzea eta emailez bidaltzea Ikusi hemen: http://youtu.be/f-HCHgKi4gc


  • AZPEITIKO IKASTOLA Ikasberrin, Karmelo Etxegarain, Iraurgi Ikastetxean eta Urola Ikastolan hainbat ekitaldi antolatu zituzten, abenduak 3an. Informazio osoa: uztarria.eus



  • Altsasuko Iñigo ARITZA IKASTOLA: CUP SONG, EDALONTZIEN ERRITMOA “Egin dezagun euskaraz kantatu lan eta jolas. Euskara da Euskal Herri”
    Cup song sarean handitu den modari jarraituz, euskararen aldeko kantu baten bideoklipa grabatu dute ikastolako ikasleek eta irakasleek. Sarean ere jarri dute bideoa: http://www.eitb.com
    Informazio gehiago: berria.info: edalontzien erritmoan.
    "Cup song tutoriala euskaraz", Telelauro dbh




  • URRITXE BHI, Poema ilustratuak. B. Gandiagaren poema hauetariko bat ilustratu: "tiriki.tauki.tauki", "lurra hartu dut esku barruan", "Udaberri", "igaro zaizkigu urteak"


  • ERANDIO BHI, ”Minutu bat jolastokian euskaraz”: prest txapakHelburua: euskararen erabileraren aurrean zerbait mugitu, kontzientzia esnatu
    Zer egin: Sentsibilizatzeko testua prestatu eta klaustroko irakasleei irakurtzeko eman. Ondoren, Hizkun Normalkuntza batzorde arduradunak “minutu bat jolastokian euskaraz” ekintzaren helburua azaldu. Ikasle zein irakasle batzorde kideak gelaz gela joan azaltzera.
    Ekintza honetan parte hartu nahi duenak identifikaturik egon behar du, hortarako ”Prest txapa” jarri behar du arropa gainean.
    “Minutu bat jolastokian euskaraz” guztiek aldi berean egiteko txirrina jotzen da.


  • LAURO ikastola, Zein da zure hitz moloia?
    Helburua: Sonoritateagatik, esanahiagatik edo bestelako arrazoiengatik norberarentzat euskarak dituen hitzik goxoenak jaso eta taldean argitaratu edo elkartrukatu, euskara modu atseginean erakarriz hitz berriak ikasteko eta zaharrak direnak erabiltzeko.
    Zer egin: Horma-irudi bat hitz moloia.jpggelan eta norberak nahi duen hitz moloia idazteko epea ireki (aste bete). Nahi izanez gero ondoan irudi bat egiteko eskatu. Horma-irudia jaso, guztiak borobilean elkartu, eta norberak jarritako hitza zergatik aurkeratu duen azaldu.
    Beste aldaera batzuk:

  • Eskolako pasabidean jarri eta eskola osoko hitz moloiaren bilduma egin. Twiteren bidez, hitz moloiaren zerrenda luzatzeko aukera zabaldu.
    Taldearen hitz moloia aukeratu eta txapa batzuk egin




  • URIBE KOSTA DBH, Plentzia: Gure hizkuntzaren eguna denez, hitzak oparituko dizkiogu Euskarari. Tonu eta jarrera positiboari eutsita. Ikasleoi ideiak ematearren eta zeregina girotzeko Gaztezulo aldizkarikoek euskararen gainean ( Eta hik? Nola bizi dunk euskara?) sortu dituzten __bideo batzuk__ ikusi eta guztion artean komentatuko ditugu. Euskararen gainean dugun inpresioa, iritzia; noiz egiten dugun euskaraz, izaten ditugun trabak, lotsa, euskararen egoera, etorkizuna, euskararen beharrak...

    Hitz egokia aukeratzeko lagungarria den beste bideo bat ikusiko dugu: __Packaging Words__ . Bideoa hau aukeratzearen arrazoia hauxe da: Egoera latza bizi ari den jendea azaltzen da eta honi baikorrak eta animoz beteta dauden berbak oparitzen dizkiote. Gazteleraz eta ingelesez dago, baina oso ondo dago eginda. Irudiak dira nagusi.

    Binaka jarrita egingo dute lan; hitza, eta honekin batera agertuko den argazkia aukeratu ostean, honako aplikazioan sartuko gara: __Pickmonkey__ , argazkiak editatzeko eta sarean dagoen aplikazioa da, doakoa.

    Argazkia igo eta hitza idatziko dute argazkiaren “gainean”. Honela karteltxoak egingo ditugu, A4 tamainakoak.
    Emaitzak plazaratuko ditugu:
    1. Inprimatu, plastifikatu eta __korridoreetan ipini.__
    2. __Bideoa egin eta musikatu.__
    3. Bideoa sareratu: Ikastetxearen webgunean jarri eta __Eitb__-ra bidali.
  • ORDIZIAKO JAKINTZA IKASTOLA: 2010 euskara eguna